viernes, 30 de marzo de 2012

KULTURA ASTEA: BERTSOAK

Gaur ostirala, bertso saio bat eduki dugu. Oihanak eta Eñautek abestu egin dute. Gutako batzuk gaiak proposatu dizkiegu eta beraiek gure gaiarekin abestu egin dute. Bertso batzuk oso barregarriak izan dira.Oso ondo pasatu dugu, eta hona hemen argazki batzuk:

ONDO PASA OPORRAK!!!!!

martes, 27 de marzo de 2012

LANAK


Aste Santurako lanak

-BOY La Celadora capituluraino(barne)

-MATE PROBLEMAK: 58-59, 60-61
orriak.

LAUROBA

ASTE SANTUA ETA GERO LAUROBA ABESTIAREN AZTERKETA EGONGO DA

lunes, 26 de marzo de 2012

KULTUR ASTEA

Gaur kultur astearekin hasi egin gara.
Iker Sernaren berbaldia entzun dugu.
Iker Sernaren berbaldia audioa telebista eta zinemari buruz zihoan.
Oso interesgarria izan da eta ondo pasatu dugu.

DICTADO TEMA 11


miércoles, 21 de marzo de 2012

martes, 13 de marzo de 2012


EUSKAL KULTURA ETA TRADIZIOARI BURUZKO
MAHAI JOKO BERRIA

Prentsaren bidez aste honetan jakin dugu MAHAI JOKO berri bat argitaratu dela. TARTALO du izena.

Aldez aurretik, argitaletxe berak BASAJAUN jokoa kaleratu zuen.
BASAJAUN jokoak Euskal Kultura, Mitologiari eta Naturari buruzko galderak zituen. TARTALO jokoak, berriz, mendi traizioa du oinarri. Berez, Basajaun eta Martin artzainaren arteko lehia planteatzen du. Lehian ardiak daude jokoan: 29 ardi zuri eta beltz bat.


MAHAI JOKOA

Izenburua: TARTALO
Eukia: Euskal Kulturari eta artzaintzari buruzko 200 galdera
Adina: 8-12 urte
Argitaletxea: Banaka Multimedia.

domingo, 11 de marzo de 2012

txistea

Haur batek amari ikastolatik etxera joandakoan: 
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

miércoles, 7 de marzo de 2012

ORTOGRAFIA

ORTOGRAFIA:    Marratxoaren erabilera
  • Hitz bikoteetan:
txuri-urdin           anaia-arrebak                senar-emazteak
aiton-amonak      seme-alabak                  ikus-entzuleak

  • Onomatopeietan:
mara-mara          plisti-plasta                    bor-bor
kili-kili               txin-txin                         tipi-tapa

  • Errepikapenetan:
lehen hitza deklinatuta badago...ez da jartzen

batik bat             kalez kale               behinik behin
etxerik etxe        pausoz pauso          besteak beste

Bigarren hitza deklinatuta badago... marra jarri

bat-batean          oso-osorik            gorri-gorria
bete-betean        alfer-alferrik

  • Marrarik gabe idazten diren hitz bikoteak:
Toki baten izen berezia eta izen arrunta agertzen direnean:

Saint Jacques atea             Kontxa hondartza
Maule herria                     Abadia gaztelua
Andre Maria katedrala      Gorbeia mendia
Yamaguchi parkea

Bi zati duten aditzek:

igeri egin           su egin          hazka egin       min hartu     lo egin                                         ihes egin            negar egin      beldur eman     barre egin

Izen batez eta aditz batez osatutako esapideetan:

egur bila     pintatu berri        lan eske      egin berria    ur falta     ogi bila


martes, 6 de marzo de 2012

ASMAKIZUNA



EZETZ ASMATU! DENEK ZAPALTZEN NAUTE BAINA NIK EZ DUT INOR ZAPALTZEN DENEK GALDETZEN DUTE NON NAGOEN ETA NIK EZ DUT GALDETZEN NON DAUDEN. ZER DA?

inguru

Esperimentua


Euskara 7.gaia



Euskara 7.gaia
Lexiko:
Antonimoak, hitz-elkarketa eta esapideak
Unibertsoa/neurrigabea=mugatua
Eguzkia/distiratsua=iluna
Espazio-ontzia/zaratatsua=isila
Lurra/urtsua=lehorra
Ilargia/aldakorra=aldagaitza
Izar uxoa/lasterra=geldoa
Ortografia:
H letra
ihintza
mahatsa
laharra
azuna
mahuka
huntza
sahatsa
Gramatika:
Perpaus erlatiboak
Perpaus menderatuak dira. Mota honetako perpausak, gehienetan, izen bat edo izena eta haren inguruko osagaiak zehazteko erabiltzen dira: egin behar dugun hiru orriko laburpena.
Menderagailu erlatiboak
Hauek dira menderagailu erlatiboak:
-(e)n= menderagailu hau aditz jokatuei lotuta erabiltzen da eta izenaren aurrean joan ohi da.
-tako, -riko: menderagailu hauek aditz jokatugabeei eransten zaizkie eta ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira.

Esperimentua


Esperimentua


viernes, 2 de marzo de 2012


Ordenagailuak 30 euroan salgai
Sustatu


Raspberry Pi fundazio britainiarrak aste honetan bertan jakinarazi duenez, dagoeneko egia bihurtu da duela 6 urte abiarazi zuten proiektua: 30 euroko prezio izango duten ordenagailuak. Oraindik produkzio-fasean daude (datozen egunotan bukatuko omen da), baina dagoeneko eskaerak egin daitezke euren webgunean. Proiektu honen helburua da, ordenagailuak eta teknologia berriak munduko bazter guztietara zabaldu ahal izatea. Proiektua hardware libreko (open-hardware) Arduino plataforman oinarrituta edo inspiratuta dago.






Sustatu - Teknologia, Ekonomia, Kultura - Albisteak - http://sustatu.com