jueves, 28 de noviembre de 2013

BERNARDO ATXAGA



Asteasun, Gipuzkoan, 1951 jaio zen. Bere benetako izena Joseba Irazu Garmendia da eta Bernardo Atxaga bere goitizena.
Bere garaian euskeraz idatzi ezin zenez Bernardo Atxaga goitizena hartu zuen. Bernardo bere lehenengo  idazteko makina utzi zion lagunaren izena zen eta Atxaga bere aitaren bigarren abizena.

Ume bat zenean irakasleak euskeraz hitz egiteagaitik zigortzen zion baina berarentzat hori ez zen nahikoa izan. Idazterakoan euskeraz idatziko zuela erabaki zuen bere bihotzaren aurka ez joateko.

Bere lehenengo 13 urteak bere herritik atera gabe pasatu zituen eta horrek "Obaba" izeneko nobela idaztera lagundu zion.
"Obabakoak" liburuaren edizioa (1988an aurkeztu zen) mundu osoaren mirespena lortuz. Liburu horri esker hainbat sari lortu zituen: Euskadi saria, Kritikaren saria, eta Prix Millespages saria.
Lan hori hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli da eta idazlea merezitako errespetua lortu du.

Bere nobelak eta narrazioak
  • Ziutateaz. I (1976, Luis Haranburu)
  • Ziutateaz. II (1976, Luis Haranburu)
  • Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1984, Erein)
  • Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984, Erein)
  • Bi anai (1985, Erein)
  • Obabakoak (1988, Erein)
  • Behi euskaldun baten memoriak (1991, Pamiela)
  • Gizona bere bakardadean (1993, Pamiela)
  • Zeru horiek (1995, Erein)
  • Historias de Obaba (1995, Ediciones B)
  • Sara izeneko gizona (1996, Pamiela)
  • Cuentos apatridas (1999, Ediciones B)
  • Soinujolearen semea (2003, Pamiela)
  • Teresa, poverina mia (2004, Argia)
  • Zazpi etxe Frantzian (2009, Pamiela)
  • Nevadako Egunak (2013, Pamiela)

Bernardo Atxaga Euskaltzaindian

Euskaltzaindiako kide aukeratua izan zen 2005eko martxoak 31n Juan Mari Lekuona ordezkatuz.
Bere izendapenean 14 orriko hitzaldi bat eman zuen: "Antzarak, zenbakiak eta letrak".

Hitzaldi honetan, txikitan, zazpi urterekin,  bere herriaren gainetik ikusitako antzar multzoan oinarritzen, euskera eta literaturari buruz hitz egin zuen ,  ikusle guztiak harri eta belarri utziz.

Bernardo Atxagak, euskerarekiko benetako konpromesua dauka eta bere ustez euskarari bizitza ERABILIZ eman behar zaio.

JUAN MARI LEKUONA

Juan Maria Lekuona Berasategi euskal olerkari, irakasle eta  idazlea izan zen.


Oiartzun1927ko azaroaren 11 jaio eta  Donostian2005eko abenduaren 5 hil egin zen.

Lehenengo aldizkarietan idazten hasi zen.  Zeruko ArgianOlertinEgan eta El Bidasoan.

Baina poeta moduan nagusiki nabarmendu zen.

Poemak: 
  • "Mindura gaur" 1966
  • "Muga beroak" 1973
  • "Ilargiaren eskolan" 1979
  • "Mimodramak eta ikonoak" 1990
  • "Ibilaldia. Itinerario" 1996
  • "XX. mendeko poesia kaierak - Juan Mari Lekuona" 2000
Bere osabaren biografia idatzi zuen " Manuel Lekuona" , eta irakasle modua lan egin zuen.



Euskaltzaindiako kide izan zen. Euskararen alde lan egin zuen gure hizkuntza bultzatzen eta babesten.

Hiltzean beste idazle famatu batek hartu zuen haren lekua Euskaltzaindian: Bernardo Atxaga.





martes, 26 de noviembre de 2013

Neska bati eskolatik bueltatzean  beraren gurasoek esaten diote  :

-Sentitzen dugu baina momentua da hau jada esateko. Gu errege magoak gara.
Eta erantzuten du neskak:
-Banekien, printzesa naiz!!!!

lunes, 25 de noviembre de 2013

   
ASMAKIZUNA
Botilaren muturrean naukazu 
eta ezinezkoa da edatea,
baina ni askatzeko hobe duzu
bi ezpainak ongi ixtea.
          
Zer da?

TXISTEA

Andereñoak Mikeli:
-Esaidazu, nola banatuko zenituen hiru patata hamar lagunen artean?
-Oso erraz, purea egiten!
     

lunes, 18 de noviembre de 2013

ASMAKIZUNA


ASMAKIZUNA!
 
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe? 

TXISTEA!!!!

TXISTEA

Zer esaten du E.T.k limoia jaterakoan:
"Mikaaatzaaa

domingo, 17 de noviembre de 2013

ASMAKIZUNA

Bi hanka izan arren ezin dugu biderik burutu, baina gizona gu gabe, ezin da inon aurkeztu. Zer da?



Beste despistatu bat !!!!!!!!!


Foto

 
Askotan aurrean daukagun gauzetaz ez gara konturatzen, nahiz eta egunero gurekin egon
 
KATTALIN F.H

sábado, 16 de noviembre de 2013

TXISTEA

- Nire aitak 10 urtean ez du hilea moztu!!
 - Zer da ba? Artista bat al da?
 - Ez, burusoila!


miércoles, 13 de noviembre de 2013

ASTEAZKENEKO ANTZERKIA


Asteazkeneko antzerkia :

Hurrengo asteazkenean, azaroak 20,  antzerki bat ikustera joango gara.                   
Antzerkiaren izenburua “A Christmas Carol “ da.  7,3 euro ekarri behar dituzue 
ostiralerako.

jueves, 7 de noviembre de 2013

PLAZER BISUAL ETA GASTRONOMIKOAREN AZOKA ( Leioan )

  Denok dakigunez udazkena heldu da Leioara eta horrek gastronomia, artisautza eta zentzu guztien bitartez gozatzeko momentua heldu dela esan nahi du.

   Gaur, bihar eta etzi, Leioan, " Plazer bisual eta gastronomiako" azokaren 34. edizioa ospatuko da Leioako bulebarrean.

  Bertan, 31 Erakusmahai egongo dira. Horietako 18 artisautzakoak ( zeramika, larrukigintza, gaztainondoz eginiko objetuak... ) eta 13 gastronomia arlokoak ( gazta, patea, txerrikiak... )

  Artisauak jatorri ezberdinetakoak izango dira eta azokan erosten diren produktuak bakarrik artisau teknikaz eginak izango dira.

TAILERRAK ETA EKINTZAK:
Azoka honetan tailerrak eta ekintza ezberdinak egingo dira 

  • Ana Aldana, " Bizkaiko artisaua "  egur lantzean arituko da.
  • Videfrankek, " Gironatik etorritako beira puztzaileak" bere lana irakatziko du.
  • Ohikoa den produktu daztaketa hurrengo ordutegietan izango da: 12:00 etatik 14:00 etara eta arratzaldez 19:00etatik 21:00etara.

1239_Cartel02-1024x936         Aurtengo kartela 2013

martes, 5 de noviembre de 2013

FAMILIAREKIN GORBEAN



ASTEBURUA FAMILIAN



Asteburu honetan Gorbeiako parke naturalean egon gara. Familia osoa joan gara.
Parke naturala bisitatu dugu eta bertan egin ditugu bazkariak.
Mendian ibili ostean, Balneario batera joan ginen.

Balnearioa Areatza deitzen da eta bertan bainu batzuk hartu genituen deskantsatzeko eta lasaitzeko.