viernes, 31 de enero de 2014

TOMATEA SALTSAN

OSAGAIAK:

500g tomatea txikitu

 Tipula  bi

Piper berde bat

Baratzuria1

Gatza

Azukrea

Olioa

Albaka  freskoa edo oreganoa


NOLA EGITEN DA:


Tipula  eta piperra  julianan moztu.  Baratzuria  txiki- txiki  moztu eta zartagin batean jarri biguina egon arte. Tomate txikitua gehitu eta sua jetsi. 3ominutu  inguru egosi su baxuan.Gatza eta azukrea  goilaratxo  bat  ,garraztasuna  kentzeko, gehitu. Belarrak  gehitu  nahi bada ,  purea egin eta berriz  irekin arte zartaginan jarri.

 ON EGIN!
























 

jueves, 30 de enero de 2014

ASMAKIZUNA


  
 Mahaira atera ohi dira

ez da jaten ezta edaten

bai ordea ebaki eta banatzen.

Zertaz ari gara????



miércoles, 29 de enero de 2014

ASMAKIZUNA

Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik;
zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.
Zer da?



HONDARTZA

martes, 28 de enero de 2014

Atzerrira lan bila doazen pertsonek hainbat eskubide galtzen dituzte.

Orain pasatzen ari garen garaian gero eta gazte gehiago atzerrira doaz lan bila.
Baina topatzen ari diren lanak ez dira lan duhinak eta zailtasun eta eskubideen galera dakartzate.

EGK ( Euskadiko gazteriaren kontseiluak ) topatzen dituzten lanak txarto ordainduta daudela eta ezegonkorrak direla salakatu du.
Ia kasu gehienetan beraien aukera topatu baino lehen aurreztutako dirua xahutzen dute.

Gainera aldi batez hemendik joanda hemen zituzten eskubideak galtzen dituzte.
ADIBIDEZ: Zaharkinak, bekak, laguntza ekonomikoak e.t.a.b.

Zer herrialdera joaten zaren arabera beste eskubide batzuk geltzen dituzu:
ADIBIDEZ: segurtasuna, berdintasuna, e.t.a.b.

Gizartetik migrazioari buruzko benetazko informazioa ematea eskatzen da.

TXISTEA

Umeak galdetzen dio aitari: 
 - Aita, aita! 
Aitak dio: 
 - Zer seme?  
Eta semeak galdetzen du: 
 - Estralurtarrak onak dira? 
Eta aitak erantzun: 
 -Ez dakit
Berriro umeak galdetu: 
- Estralurtarrak onak dira?  
Aitak erantzuten dio berriz: 
 -Ez dakit, ume!
Eta umeak berriz galdetu: 
 - Estralurtarrak onak dira? 
Aita haserretuta galdetzen dio: 
 - Ez dakit, zergatik!?  
Umeak erantzun: 
 -Ama bahitu dutelako.
Eta aitak dio: 
 -A, orduan, onak dira.

                                   

lunes, 27 de enero de 2014

ASMAKIZUNA


                                                                          DENEK ZAPALTZEN NAUTE                                                                              BAINA NIK EZ DUT INOR ZAPALTZEN               
              DENEK GALDETZEN DUTE NON NAGOEN            
                 BAINA NIK EZ DUT GALDETZEN                         
                                                       NON DAUDEN.                                                          
NOR NAIZ?


           

martes, 21 de enero de 2014

ASMAKIZUNA


                                  UDAN JENDEZ BETERIK                                       
NEGUAN HUTS-HUTSIK
ZUTIK BAINO, JENDE GEHIAGO 
EGOTEN DA HAN ETZANIK
ZER NAHIZ?


domingo, 19 de enero de 2014

iNozoak

Teknologiaren menpean jarraitzen badugu " iNozoak " edo " iDiots " bihurtzeko arriskuan gaude.


18 urteko gizon bat bonba batekin igo da hegazkinera.
Kanadan 18 urteko gizon bat hegazkin batera  bonba batekin igotzen utzi dute bera atzilotu beharrean.
Gizona  Mexikora zihoan eta harrapatu egin dutenean bonbarekin , poliziak ezin du azaldu zergatik utzi
dioten pasatzen eta gainera bonba kendu diotenean itzuli nahi izan diote bonba, gertaera irailak 20ean
izan zen, baina berria ez da gaur arte ezagutu.

sábado, 18 de enero de 2014

ASMAKIZUNA

Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea? 

miércoles, 15 de enero de 2014

GABON IPUINA: "Olentz-ero rockero"

IPUIN HONEKIN 6.D TALDEAK IRABAZI ZUEN LEHIAKETA KATTALINEN IDATZIAREKIN ETA BESTEON AUKERAKETAREKIN.

ZORIONAK!


Katixak 16 urte ditu eta jada nerabea da. Txikitan Gabonak asko gustatzen zitzaizkion baina orain, berriz, inozoak eta aspergarriak direla dio.

Nerabea zela esan ziotenetik oso arraro dabil; edo umekeria bat dela, edo aspertuta dagoela... Eta hori bai, zerbait galdetzen diotenean beti "BOST" erantzuten du.


Abenduaren batean gurasoek aiton-amonarengana joatea proposatu zioten. Gabon gauerako dena ondo prestatzeko. Berak, beti bezala, "BOST" erantzun zien.
Azkenean gurasoek konbentzitzea lortu zutenean bertara abiatu ziren.

Orduerdiko bidaia igaro ondoren Zumarragara heldu ziren. Han aitona eta amona zeuden etxe aurrean itxaroten.

Urte horretan Katixarentzat dena zen berdina; urteroko afaria, urteroko apaingarriak... Urte horretan ezerk ez zion ilusionatu txikia zenean bezala.

Bat-batean ondoko etxean gitarra soinua entzun zuen. Amonari galdetu zion eta agureak Rock talde batek alboko pisua alokatu zuela erantzun zion.  Katixak nahi zuen bezala ezagutzera joateko esan zion.

Horrela neskatxa honek "Olentz-ero" taldea ezagutu zuen. Musikariak oso jatorrak zirenez eta musika hori gustatzen zitzaionez bertan geratu zen.

Hurrengo egunean Katixa itzuli egin zen, eta abesten entzun zutenean beraien taldeko abeslaria izatea proposatu zioten.
Katixaren amak neskatxa taldea ezagutu zuenetik bere jarrera asko aldatu zenez , baimena eman zion.

Ordutik Gabon-gauerarte saioak egiten aritu ziren Gipuzkoan ospatuko ziren kontzertuetarako. Gabon- gauean giro onean afaldu ondoren taldearekin abiatu zen.
Lehenengo Urretxun abestu zuten , gero Tolosan eta azkenik Donostian.

Katixa kontzertu horietan "Olentz-ero" musikaren benetako Olentzeroa zela konturatu zen. Oparien ordez musika eta maitasuna eramaten zutela herriz herri. Hori pentsatzeak Gabonengan ilusioa berreskuratzea lortu zuen.

Ordutik neska maitagarria eta alaia bihurtu zen eta urte osoan zegoen Gabonen zain "Olentz-ero" taldearekin Gabon kanten ordez Rock abesteko.

KATTALIN

lunes, 13 de enero de 2014

ASMAKIZUNA

Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?












SUDURRA

ASMAKIZUNA

Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?


domingo, 12 de enero de 2014

ASMAKIZUNA

Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?


berria



GATIKAN 2 GAZTE FUTBOL ZELAIAN LAPURTZEN



 Gaur goizean bi gazte  Gatikako futbol zelaiko atea bortxatzen ari zirenean, ezkutatuta zegoen polizia batek harrapatu ditu.  Gazteak 20 eta 29 urtekoak ziren.

Gatikan dagoeneko  lapurreta asko egon dira  kirol-zentroetan era berean lapurtuta. Ikertzen daude ia zerikusia duten bi gazte hauek egindako lapurketa eta beste lapurreta guztiak.


martes, 7 de enero de 2014

                                                      KASKOA ERABILI ALA EZ???

Euskaran ari garen gaiaren inguruan dauden esanak. Egin ditugun txartel batzuen inguru. Donostian egin dituzte galderak jendea ados ala kontra dagoen ikusteko.
                                             
                              
klik hemen egin duten galderak eta erantzunak ikusteko eta entzuteko