miércoles, 13 de junio de 2012

txistea

Lelo  bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari: 


Emango didazu izozki bat mesedez? 


Zer zaporezkoa? 

 Berdin zait, erori egingo zait.

Asmakizuna

Bi mendiren artean 
tiro zaratatsua
sudurra itxiarazten duen 
tiro usaintsua
Zer ote da?
(Puzkerra)

ARO MODERNOA



martes, 12 de junio de 2012

4.Ipuin eta ilustrazio lehiaketa. Irabazlea.

Aurten, Elkar argitaletxea, ipuin eta ilustrazio lehiaketa bat prestatu egin du maila ezberdinetarako. Hona hemen Mikel Garcesen ipuin zoragarria, bera izan da urte honetako irabazlea. Iruñeatik idatzi egin du "Erlojuen abenturak".
http://www.elkar.com/ipuin_eta_ilustrazio_lehiaketa/images/ipuin01.png


                                                                    TXISTEA
Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:
-Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
-Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
-PPPPPPPPPPPPPRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!pedo.jpg

LABURPENA


lunes, 11 de junio de 2012

Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?     
- 208, jauna – erantzun du ikasleak.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala

giza gorputzak?
- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.

Ortografia

 MARRATXOAREN ERABILERA

·Hitz bikoteetan
 txuri-urdin      anai-arrebak      senar-emazteak
·Onomatopeietan
 mara-mara      plisti-plasta      bor-bor
·Errepikapenetan
Lehen hitza deklinatuta badago...ez da jartzen
 batik bat      kalez kale      behinik behin
Bigarren hitza deklinatuta badago...marra jarri
 bat-batean      oso-osorik      gorri-gorria


·Marrarik gabe idazten diren hitz bikoteak:
Toki baten izen berezia eta izen arrunta agertzen direnean:
 Maule herria      Kontxa hondartza      Gorbeia mendia
Bi zati duten aditzek:
 igeri egin      su egin    min hartu
Izen batez eta aditz batez osatutako esapideetan:
 egur bila      lan eske    pintatu berri

domingo, 10 de junio de 2012

ASMAKIZUNA
Dituenak bistan ditu, ikusten ez dituenak beharko ditu. Zer diren badakizu?   BETAURREKOAK   
               

jueves, 7 de junio de 2012

Txistea

Behin, gaileta batek, mendian zebilela, hala esan zuen: 

 Gaileta bat naiz 

Ehiztari bat agertu zen eta eskopetarekin zulo bat egin zion. 

Hortik aurrera, honela zioen: 

 “Erroskila” bat naiz
Bihar problemen froga dugu.
Eta ere "Begitara Begira" froga.
Baina hoberena da...¡INGELESKO FROGA EZ DAGOELA!
Nahi dudana esan da sorte ona guztioi eta ere herritartasuneko lana egingo dutenei.






                                6.Dko IKASLEAK HOBERENAK GARA :)


RESUMEN


miércoles, 6 de junio de 2012

Asmakizuna:

Agertu eta desagertu, desagertu eta agertu,
kalean daramat nigandik gertu. 
Zer da?

Itzala naiz
Txistea


Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketa:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?

ARTIZARRA

Transitvenus
Gaur goizean (ekainaren 6an, asteazkena) fenomeno astronomiko berezia biziko dugu. Artizarra eguzkiaren pare-paretik igaroko da eta ondo-ondo ikusteko aukera izango dugu. "Artizarraren iragatea" deritzo fenomeno horri (the transit of venus). Eguzkiari orbantxo bat atera zaiola pentsatuko dugu. Aurtengoa galtzen baduzu, luze itxaron beharko du hurrengora arte, 2117an izango baita. Izan ere, aldizkakotasun berezi samarra dauka fenomeno astronomiko honek.