martes, 2 de febrero de 2016

SANTA AGEDA




SANTAGEDA


santageda eskean 2016

Zorion, etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna,
haren laguntzaz bete gen(e)zake
egun hontako jarduna.

Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz;
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dugu gogoz.



Hartza atera da lozorrotik:
"Negua pasatu al da?".
Kandelak luzatu du eguna;
elurretan, beharbada.


Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.


Ama Lurra udaberritzeko,
kantu eta makilkada;
lurra ta kukua esnatzeko,
egin dezagun eupada.
Eup!