AFRIKAKO ADARRARAKO
DONAZIOA.
Ni "Garaiara" joaten naiz. Han gauza asko egiten ditugu. Egun batean Garaiako monitoreek Afrikaren adarrarako donazio bat nahi genuen egin esan ziguten, eta oso ideia ona iruditu zitzaigun guztioi.
Orduan, eliza ondoan mahai bat jarri genuen eta mahaiaren ondoan kartel handi bat. Guztia prest zegoenean eskumuturrekoak egiten hasi ginen. Meza hasi zenean jendea etortzen hasi zen. Guk egindako eskumuturrak ikusi eta erosten hasi ziren. Pixkanaka-pixkanaka diru asko lortu genuen eta donazio on eta handi bat egin genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.