Zergatik ospatzen da Liburuaren eguna?
Gaur, Liburuaren
eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen
apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa. Beraz, nahiko ospakizun berria
da.
Zergatik aukeratu
zen egun hori? Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak aipatuko ditut:
alde batetik egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare eta Cervantes.
Biak ala biak, antza denez, egun berean eta urte berean hil ziren, 1616.ean
alegia. Kontua da, sasoi hartan Espainia eta Ingalaterrako egutegiak
desberdinak zirela, batean gregoriarra zen, eta besteanjuliarra. Bi
egutegiak ez datoz guztiz bat, eta beraz, Shakespeare egun bat arinago hil zen
Cervantes baino. Baina, tira, hori oso garrantzitsua da?
Bestalde, Espainian
1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean
Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan
ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten
pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren
egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da.
Katalanek beraz,
gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik,
“Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi,
Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen
erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da,
besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.