Donostiako aquariuma Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen Aquarium edo Itsas museoa da. 1928an eraiki zen eta 1998an zaharberritu eta handitu egin zuten. Aquariuma ez da munduko handiena baina, urtero 300000 bisitari duen itsas museoa da.
Instalatu dituzten 11 akuaria berrietako bat mangladia izan da, 18 metro luze duen ur epeleko akuario bat. Oso handia denez, ezin zuten espezie gutxirekin hornitu. 20 arrain-espezie sartu dituzte, gutxi gora behra, tartean saguzar-arrainak, Caesio genorako arrainak eta beste hainbat.
-Xedea: Aquariumeko erakusketa, kontserbazioa eta bertako flora, fauna eta patrimonioaz baliatuz, gizartean itsas ingurugiroarekiko errespetua sortzea izango litzakete xedea.
-Ikerkuntza: Ozeanografia-ikerketaren esparruan egindako lana da, behar bada, Ozeanografia Elkarteak izandako ibilbide historikoaren alderdi ezezagunetakoa, baina GEOri (Gipuzkoako Ozeania Fundazioa) gaur egun duen ospea lortzako bidea eman dion elementuetakoa du zalantzarik gabe.
-Kontserbazioa:Gaur egun, Donostiako Aquariumeko egoitzan, bilduma honetako hainbat objetu aurki ditzakegu. Ondare hau mantendu eta hedatzeko asmoz, erakundeak hainbat zaharberritze-lan burutzen ditu eta hainbat argitalpen espezializatu ateratzen ditu Euskal Herriko itsasoko eta itsasontzien historia ezagutarazteko asmoarekin.
-Hezkuntza-proiektua: Azkenaldian Aquariumak hezkuntza-proiektu garrantzitsua sustatu du, itsasoaren eta itsaspearen mundua hobeto ezagutu daitezen, beti ere bi ikuspuntutan oinarrituta: pedagogikoa eta olgetakoa.
Nire ustez leku polita da. Orduan hurbil bizi ba zarete leku ederra duzue zuen etxetik hurbil.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.