Amaia eta Iker egun batzuk barru beste leku batera joan behar ziren bizitzera. Triste
samar zeuden. Baina bertan aitona bat zeukaten.
Ez
zuten aitona bat ere ez ezagutu eta hau beraien aukera bikaina zen! Baina
oraindik zalantzan zeuden, ez zekiten merezi bazuen betiko lagunak eta ikastola
uztea, aitona soso eta aspergarri bategatik aldatzea. Baina sosoa eta
aspergarria zela ez zuten oraindik ziurtatu, ikusi izango bazuten zelako aitona
martxosoa zeukaten, hitz horiek berehala
erretiratuko zituzten!
Heldu
zirenean umeek aitona ezagutu nahi zuten eta, eta familia osoa aitonaren etxera
abiatu zen.
-Kaixo
aitona!- esan zuten umeek lotsarik gabe.
-
Zelako biloba politak dauzkadan! Nola du izena bikotetxo honek?- galdetu zuen
aitonak.
-Nik
Amaia dut izena eta nire neba Iker deitzen da.
Umeak
aitonarekin geratu ziren arratsalde osoan, gurasoek etxe berria prestatu
beharra zeukaten.
Gurasoak
joandakoan, aitonak hauxe esan zuen:
-Benetako
abentura bat bitzeko prest zaudete?
-Baaaaaaiii-
erantzun zuten Amaiak eta Ikerrek batera.
-Zer?
Ez dut entzuten! Altuago!-jarraitu zuen aitonak.
-BAAAAAAAAAIIIIIIIIIIIIIIIIIIII-
oihukatu zuten umeek.
-Hauxe
izango da gure abentura: Munstro beltz bat bizi den kobazulo batera joango
gara.
Ibili
eta ibili aritu ziren kobazuloa aurkitu arte. Kobazuloan sartzerakoan ez zen
ezer gertatzen, baina geroago soinu bitxi samarrak entzuten hasi ziren. Umeak
ikaratu egin ziren, eta askoz gehiago munstroa ikusi zutenean.
-Ez
ikaratu mesedez -esan zuen munstro beltzak, umeak lasaitu nahian. Munstroak azaldu zien nola berak ez zuen ezer
txarrik egingo, bakarrik norbaitekin egon nahi zuela. Hitz eta hitz egon ziren
lokartu arte.
RING
RING- esnagailua zen. Umeak konturatu egin ziren dena amets bat izan zela eta
oso triste jarri ziren.
Altxatu
zirenean ikusi zuten munstro ona beraien gelan. Susto itzela hartu zuten biek!
Munstroak
zera azaldu zien:
-Jende
askok pentsatzen du benetan bizi izan dituen abenturak amets bat bakarrik izan
direla. Trastu nazkagarri hauei esker- esnagailuari seinalatuz.
Aitona
eta umeak autoaren barruan sartu egin ziren, eta etxez etxe joan ziren
esnagailuak lapurtzen. Polizia zuten atzetik baina gehiago merezi zuen beraien
bizitzak arriskuan jartzeak eta jendeari abenturak bizitzen uzteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.