Mariasun Landak jasoko du 2011ko "dabilen elea" saria
EIZIEEuskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria Mariasun Landak, 2011ko azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.