viernes, 2 de diciembre de 2011

EUSKARAREN EGUNA


EUSKARAK ERE BADU BERE EGUNA 




Bihar, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da
.



Baina noiz hasi zen ospatzen egun hau? Noren ekimena izan zen?Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundik abesti bat egin zuen, nahi izanez gero bilatu eta entzun.


Gure ikastetxean ere, euskararen eguna ospatzeko zenbait jardueratan murgilduta ibiliko gara, nola ez!!Ea euskararen geroa ekintza xume hauetan bakarrik ez den geratzen, eta guztiok esaten dugun: Nik euskaraz bai!
Beraz badakizue, dakigun euskara gero eta gehiago erabili....altxor izugarria dugu eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.